domingo, 13 de diciembre de 2009

ALBETIZAZIO DIGITALA

Ondoko bi bideo hauek ikusita, honako hau ondorioztatu dezakegu:
- Multimedia Literacy Digital Story.
- Moodle-i buruzko elkarrizketa.

Bi bideoetan alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten da. Lehenengoan batez ere, ikusten da gaur egun haurrek maila teorikoan ezezik, ikusi ere egin ahal dutela ikasten ari direna. Adibidez, marteko lurrazala, giza bihotz bat, etab. Guzti hori, teknologia berriei esker.

Bestetik, bigarren bideoan sakonkiago azaltzen da alfabetizazio digitala. Egun, hezkuntzan oso tresna erabilgarritzat hartu ditzakegu teknologia berriak, beti ere kontrol batekin. Jakin behar da zein informazioa hartzen den, batez ere hezkuntza arloan. Gainera, oso garrantzitsua da, sistema berri honetan guztion partehartzea, guztiok eraiki eta eraldatu dezakegula informazioa. Guzti horretaz gain, balore batzuk ere ematen ditu, konpartitzearena adibidez. Hau da, besteekin konpartitu behar da ezagutza, ez bakarrik hartu. Eta horretarako autoestima garatu behar da, bakoitzak egindakoa guztiei erakusteko gai izateko.

Laburbilduz, teknologia berriak irakaskuntzan tresna oso erabilgarriak izan daitezke, baina erabiltzen jakin behar dira. Horiei esker, haurrek gauza pila bat ikasi dezakete, ikasgaiei buruz ikasteaz gain, balore batzuk ere bai.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogaren erabilpena hezkuntzan


Azken aste hauetan, asko ikusi eta ikasi dugu blogen inguruan. Baina guzti hori hezkuntzan aplikatu daiteke? Eta, zehazkiago, Haur Hezkuntzan? Argi dago txikitatik teknologia berriak erakutsi behar zaizkiela haurrei, orain arte esan dugun bezala, baina zer motatako teknologiak? Bloga adibidez?

Blogaren bitartez gauza asko egin ditzakegu irakaskuntzan. Esate baterako, badaude hainbat eta hainbat blog arlo honen inguruan. Gehienak, gurasoei edota beste irakasleei zuzenduta daude. Era horretan gurasoek badakite haien seme-alabek zer egiten dauden edo zer egin duten klase orduetan, eta gainera, askotan ikusi ere egin ahal dute (argazkien bidez, bideoen bidez). Bestetik, irakasleen artean ere lagundu gaitezke hainbat ideia eta aholku emanez. Oso erabilgarria iruditzen zait.

Haurrei begira, bloga erabil dezakegu hainbat jolas interaktibo bertan biltzeko. Horrela ordenatu ahalko ditugu helburuen, adinaren, etab.en arabera. Eta momentu bakoitzean egokia den jolasa aukeratu eta haurrei jar ahal diegu.

Beraz, irakaskuntzan hainbat erabilpen eman ahal diogu blogari, eta guztiak oso baliogarriak edota erabilgarriak izan daitezke. Gainera, guztia interneten egoteak eta guztiok ikusi ahal izateak, erosotasun handia ematen du.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu birsartua aproba


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

0. Aurkezpena
Komunikazioaren Teknologia Berriak (TTBB) guztiok erabiltzen ditugun baliabideak dira gaur egungo gizartean. Duela ez asko etorri zaizkigu eta, eten gabe, espazioa eta garrantzia irabazten dute gure eguneroko bizitzan.
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaia irakasleen formakuntzan aurkitzen dugu teknologia horiek hezkuntza eremuan daukaten eragina aztertzeko, baliabideak ezagutzeko eta TTBBak integratzeko aplikazioak erabiltzeko asmoz.
Gida honetan ikasgaia lantzeko oinarrizko informazioa topatuko duzu.


1. Konpetentziak
· Gaitasun instrumentalak: oinarrizko instrumentu eta errekurtso digitalak erabiltzea informazioa kudeatzeko, komunikatzeko eta dokumentuak osatzeko.
· IKTak informazioa kudeatzeko eta komunikaziorako baliabide gisa erabiltzeko gaitasunak: Informazioaren gizartea aztertzen horren inplikazioak komunikazioan eta ezagutzaren eraikuntzan ezagutzea. Informazioaren kudeaketarako gaitasunak agertzeza: informazioa bilatu, aukeratu, gorde, moldatu , erabili ...
· IKTak hezkuntza testuinguruan aplikatzea: Ikasgelan baliabide didaktiko gisa, elkarlanean aritzeko, lankidetzarako, irakas-ikas prozesu birtualetan baliabideak ezagutzea eta erabiltzea.




domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus: "The media revolution"

Bideo honetan ikus dezakegu teknologien garapena nola eman den eta hurrengo urteetan gertatuko dena. Hain zuzen ere, interneten mundua azaltzen du. XX. mende amaieran aurkikuntza horren (interneten) sorrera, asmakizunik garrantzitsuenetakoa izan dela ukaezina da.

Bideo ikusi ondoren, konturatu naiz oso urte gutxitan asko aldatu dela mundu zibernetiko hori. Duela 10 urte, gogoratzen dut nola Internet edukitzea oso gauza arraroa zela, eta gaur egun edonon dago. Bestalde, bideoan aurrikusten denez, hainbat gauza geratzen dira oraindik aldatzeko eta hobetzeko. Dena dela, etorkizunean gertatuko dena ez dago jakiterik. Nire aburuz, hainbat aurrerakuntza egin ahal dira oraindik, baina ezin da jakin zer izango den asmatuko den hurrengoa.

Hezkuntzari begira, eskolak, eta irakasleak noski, ikasleei irakatsi behar die teknologia horiek erabiltzen eta garapenarekin batera, gauza berriak erakusten. Gaurko ikasleak etorkizuneko langileak, eta asmatzaileak ere, izango direlako, eta ezinbestekoa izango dute guzti hori ezagutzea. Gu, irakasle moduan, arduratuko gara haurrei ezinbesteko jakintzak irakasten. Horiek ez dira bakarrik matematika, natura, etab. bezalako ikasgaiak izango, baizik eta gizarteak ezinbestekotzat ematen duen teknologia hauen erabilpena ere bai.

martes, 3 de noviembre de 2009

Informazioaren gizartea: Iruzkina

Bilakaera izugarria egon da zientzia, teknika eta teknologia arloetan. Horiek ekarpen handiak egin dituzte informazioa emateko.
Ukaezina da informazioaren aroan gaudela, hainbat arlotan erabiltzen dugulako, eta askotan konturatu gabe ere bai. Gainera, aldaketa teknologiko batek, aldaketak dakar gizartean. Dena dela, gizarteak ere eragina dauka prozesu teknologikoetan.

Guzti hori, etorkizunean irakasle moduan, erabili beharko dugu, teknologiak gero eta garrantzi handiago hartzen ari delako. Ikasleei erakutsi beharko diegu nola erabili aurrerakuntza horiek eta zer lortu ahal duten horiei esker. Informazioaren aldetik, pila bat aurki ditzaketela ikusiko dute baina ikasi behar dute hori sailkatzen eta aukeratzen, ez zaiena interesatzen baztertzen.

Laburbilduz, aurrerapen teknologikoekin batera, gizartea ere aldatu egin da hainbat aspektutan. Horrek askotan erosotasun handia eman arren, jakin behar dugu guzti hori erabiltzen eta sailkatzen, informazioa batzutan ona izango delako baina beste batzutan txarra ere bai.

Informazioaren gizarteari buruz gehiago jakin nahi baduzu helbide honetara jo.




lunes, 26 de octubre de 2009

Poztasuna

Hemen irudi bat sartuko dut proba egiteko.

Gizartea eta teknologia (2)

Hemen esteka edo hiperbinkulo bat sartuko dut. Horretarako joango gara helbide honetar eta bideo hau ikusiko dugu.