Blogaren bitartez gauza asko egin ditzakegu irakaskuntzan. Esate baterako, badaude hainbat eta hainbat blog arlo honen inguruan. Gehienak, gurasoei edota beste irakasleei zuzenduta daude. Era horretan gurasoek badakite haien seme-alabek zer egiten dauden edo zer egin duten klase orduetan, eta gainera, askotan ikusi ere egin ahal dute (argazkien bidez, bideoen bidez). Bestetik, irakasleen artean ere lagundu gaitezke hainbat ideia eta aholku emanez. Oso erabilgarria iruditzen zait.
Haurrei begira, bloga erabil dezakegu hainbat jolas interaktibo bertan biltzeko. Horrela ordenatu ahalko ditugu helburuen, adinaren, etab.en arabera. Eta momentu bakoitzean egokia den jolasa aukeratu eta haurrei jar ahal diegu.
Beraz, irakaskuntzan hainbat erabilpen eman ahal diogu blogari, eta guztiak oso baliogarriak edota erabilgarriak izan daitezke. Gainera, guztia interneten egoteak eta guztiok ikusi ahal izateak, erosotasun handia ematen du.