lunes, 5 de octubre de 2009

bideo iruzkina

Hemen ikusiko duzue bideo bat, eta gero horren iruzkin bat egingo dugu.


Bideo honetan ikusten da nolako bilakaera izan duen web sistemak. Hasiera batean, egileak edo webmasterrak bakarrik ahal zuen informazioa sortu, antolatu, aldatu, etab. Orain berriz, guztiok parte hartzen dugu web 2.0n. Edozein pertsonak igo ditzake argazkiak, informazioa gehitu eta kudeatu, iritzia eman,... Hau da, guztiok gara webguneen sortzaile edo egile. Dena dela, kontu handia izan behar dugu igotzen dugun informazioa eta argazki edota bideoekin, sarean edonork ikusi dezakeelako.

Web 1.0n edukia aldatzea, zailagoa zen, HTML-n zegoelako. Gainera formatoa ere esleitzeko, ez zegoen orain dauden aukerak eta webmasterrak berak jakin behar zituen formato bakoitzeko "klabeak" (adibidez "< b >" letra lodirako). Web 2.0k, berriz, erraztasun gehiago ematen digu guztiok sistema horretan parte hartzeko. Bertan, guztiok aukera dugu nahi duguna idazteko (blog baten bidez adibidez), aurreko albisteak irakurtzeko, gauza ugariei buruzko informazioa bilatzeko, etab. Bestalde, link-ei esker leku batetik bestera igaro gaitezke modu erraz batean, eta horrela informazio osatuagoa lortu dezakegu.

Beraz, teknologia berri honen aurrerakuntza nabaria da. Web 2.0 informazio iturri handiena edo handienetako bihurtu da, eta erabiltzen dakienarentzat askotan ezinbestekoa da. Nire ustez, webgneek izandako aldaketak onerako izan dira, eta horri esker guztiok era erraz batean erabiltzeko tresnak bihurtu dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario