domingo, 25 de octubre de 2009

Tim O’Reilly


Tim O'Reilly Cork-en (Irlandan) jaion zen 1854an. O'Reilly Mediaren (editorialaren) fundatzailea eta presidentea da, eta baita software askearen bultzatzaile garrantzitsua eta Web 2.0-ren kontzeptuaren autoreetako bat ere. Bestalde, Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du.

O'Reillyk hasieran literaturan interesa zuen eta Klasikoetan lizentziatu zen Harvard Unibertsitatean 1975ean, cum laudea lortuz. Dena dela, berehala informatika munduan interesatu zen eta editorialen munduan sartzen hasi zen. 1992an "The Whole Internet User's Guide & Catalog" publikatu zuen, Interneti buruzko informazioa zabaltzen zuen lehen liburua izan zena. 1993an interneteko lehenengo portala sortu zuen: Global Network Navigator, geroago AOL-en bihurtuko zena. 2000. urtean Safari Books Online eratu zuen, Interneteko liburuen lehen salerosketa puntua. 2004ean konferentzia batean parte hartu zuen, non publikoki aurkeztu zuen Web 2.0-ren kontzeptua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario